**Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu dugu.
Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin ezazu.
Zure blogean, bat-bateko mezularitzan, epostan, Myspacen, Fotologen... freebatasuna hitza duen post bat idatzi besterik ez duzu egin behar.
Adierazpena:
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna
**Euskal Herria loratzen ari da, gudariak ereindutako hazietatik. Borrokaz ereindutako eta odolaz ureztatutako haziak orain pixkanaka-pixkanaka gure herria: gorriz, berdez, morez, horiz… margotzen ari dira.
Han datoz ordea udaberriaren etsaiak lore guztiak mozteko asmoz oraindik ez baitira enteratu udaberria ez dela gelditzen, ezin dela udaberria gelditu, loreek denbora gehiegiz egon garelako hilik eta orain altxatu eta Euskal Herria: apaindu, aldatzeko… garaia dugula.
Etsaiek loreak mozteko asmoarekin datoz baina ez dira ohartzen moztutako lore bakoitzaren, petalo bakoitzarengatik, ehunka, milaka lore jaioko direla hurrengo udaberrirako.
GUREKIN DAGO UDABERRIA, ETA LASTER EUSKAL HERRI BERRIA!
**23 lagun atxilotu ditu bart Espainiako Poliziak Batasunaren kontrako sarekadan, Seguran eta Olaberrian.
Iluntzeko bederatzi eta erdiak aldera egin dituzte lehendabiziko atxiloketak: auto berean zihoazen Joseba Permach eta Juan Joxe Petrikorena gerarazi dituzte Olaberriko Carrefouren saltokian, eta biak atxilotuta eraman. Segurako kultur etxean bilera batean parte hartu berriak ziren.
Ordu bertsuan, Segurako bi sarrera-irteerak itxi dituzte kontrolen bidez -bizilagunei bakarrik uzten zieten sartzen, identifikarazi ondoren-, eta, halaber beste 21 lagunak atxilotu dituzte. Goizeko ordubata eta erdiak inguru arte eduki dituzte kontrolak, herritarren "alde hemendik" oihu artean joan diren arte.
Goizaldean eta goiz partean hainbat miaketa egin dituzte atxilotuen etxeetan. Joan Mesquida Espainiako polizien buruzagiak agertu duenez, 15 etxe miatu dituzte. Besteak beste, Bizkaian Aner Petralandarena eta Ana Lizarralderena; Nafarroan Juan Kruz Aldasororena; Gipuzkoan Rufi Etxeberriarenean izan dira eta Joseba Permachenean; Seguran bart atxilotutako Xabier Albisu, Iban Berasategi eta Egoitz Apaolazaren etxeak; Azpeitian Mikel Zubimendirena. Gainera, Seguran Xabier Albisuren etxera miatzera joan direnean haren semea jo dute borraz. BERRIAk jakin duenez, memento hauetan Patxi Urrutiaren etxea miatzen ari dira Amaiurren (Nafarroa) eta Juan Joxe Petrikorenaren neskalagunarena Elizondon (Nafarroa).
**Zabaldu hau:
"to a spanish democrat. a plea for peace" deitzen da
http://www.youtube.com/watch?v=_q2108JkNIE